Euskal literaturan bizitasun handia antzematen da gaur egun. Liburu ugari itzultzen dira hizkuntza desberdinetara, saritu eta zenbait kasutan zinemara moldatu ere egiten dira. 1975az geroztik, Espainiako diktadura amaitutakoan, ugaldu egin ziren argitaletxeak. Euskarazko literaturak bultzada handia izan zuen, eta protagonismo berezia hartu zuten euskarazko idazleek, Bernardo Atxagak, Ramon Saizarbitoriak eta Arantxa Urretabizkaiak, besteak beste. Azken urteetan, belaunaldi berri bat ari da erreleboa hartzen, besteren artean, Eider Rodríguez, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano idazleen eskutik. Gainera, gaztelaniazko idazleak ere, haien artean Ramiro Pinilla, Fernando Aramburu eta Dolores Redondo, besteak beste, gailendu egin dira azken hamarkada hauetan.