Euskal Sormenaren eta Kulturaren Ataria

EUSKAL SORMENAREN
ETA KULTURAREN ATARIA

Europarrok herentzia kultural oparo bat partekatzen dugu, mendeetan zehar izan ditugun trukeen eta migrazio-fluxuen ondorio. Hala, bertako hizkuntzen eta kulturen aniztasuna, berezi egiten gaituen horri esker guztiok joritua, Europak duen balio handienetako bat da.
BASQUE. lurralde baten isla da (euskararen lurraldearena), historia baten isla, mundua ulertzeko modu batena, gurea. Bere sustraiez harro dagoen kultura baten adierazpidea da, ikuspegi berri bat eskaini nahian tradizioa eta abangoardia uztartzen jakin duen kultura batena.
BASQUE. atari bat da, bertan barrena sartu eta musikaren, dantzaren, antzerkiaren, zinemaren, literaturaren, artearen eta beste adierazpide batzuen bidez euskal kultura ezagutzeko. Baita bere hizkuntza ere, euskara. Eta, ere beran, sormenari zabalik dagoen leku bat da, partekatzeko, zubiak eraikitzeko eta solaserako, kulturen artean elkar aditzen lagunduko diguten elkarrizketa berriei bide emateko.

BASQUE. 10 PUNTUTAN

1.ZK.
LURRA

EUSKARAREN LURRALDEA

Euskararen lurraldea, Euskal Herria izenez ezagun, Europako hegoaldean dago, Pirinioetako mendebaldean. Mendikatearen bi aldeetara hedatzen da, ibarrak eta lautadak zeharkatu eta Kantauri itsaso biziraino. Antzina-antzinakoa da bere historia, kultura berezi bat du, eta munduan berdinik ez duen hizkuntza bat. Euskal Herria anitza eta abegikorra da. Eta dena dago hurbil. Bere gizarte modernoak ondo jakin du garai bakoitzera moldatzen, eta era horretan lortu du Europaren aitzindaritzan kokatzea bizi-kalitateari eta giza garapen jasangarriari dagokienez.

2.ZK.
HIZKUNTZA

EUSKARA, JATORRI EZEZAGUNA DUEN ANTZINAKO HIZKUNTZA

Europako hizkuntza bizi zaharrena da euskara. Bere jatorriak misterio bat izaten jarraitzen du: ezezaguna da bere sorburua eta ez du ahaidetasun zuzenik beste hizkuntza batzuekin. Euskarak mendeetan iraun du bizirik, eta berari esker eutsi diote euskaldunek kultura propio eta jori bati. Nabarmentzekoa da bertsolaritzaren oraingo egoera bikaina, bere kemena eta entzute handia. Gaur egun, 900.000 euskara hiztun inguru daude, eta nabaritasuna hartu du hezkuntzaren, kulturaren eta gizartearen eremuan, baita mundu digitalean ere.

Argazkia: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017, Ekaitz Zilarmendi

3.ZK.
TRADIZIOAK ETA GIZARTEA

NORTASUN HANDIKO LURRALDEA

Erroak sustraituta dituen lurraldea da, eta berezitasunez jositako kultura baten jabe. Tradizioek, folkloreak eta mitologiak, hizkuntzarekin batera, leku gailen bat hartzen dute imajinario kolektiboan: iraganari begiratzeko balio izateaz gainera, etorkizunerantz proiektatzeko oinarria dira. Lurralde moderno bat da gaur egun, eta elkar hartuta bizi dira bertan tradizioa eta abangoardia.

Argazkia: Joaldunak, Ekaitz Zilarmendi

4.ZK.
ZINEMA

URREZKO AROA

Azkenaldi honetan egin diren zenbait filmen arrakastari esker ‒Loreak, Amama edo Handia, besteren artean‒ loraldian da orain euskarazko zinemagintza. Euskal zinema azken 50 urteetan garatu da bereziki: Euskal Herriari gorazarre egiten dion Ama Lur filmetik (N. Basterretxea eta F. Larruquert, 1968) Kimuak film laburren programak babestutako zuzendarien belaunaldi berriraino (Cobeaga, Garaño, Arregi, Vigalondo, Goenaga, Altuna, Esnal…), Medem edo Alex de la Iglesia zinemagile ospetsuak tartean direla. Ikus-entzunezko kultura oparo baten jabe da Euskal Herria, Donostiako Zinemaldia ikurtzat duena.

Argazkia: Oreina errodajea, Txintxua Films

5.ZK.
MUSIKA

MUGIMENDUAN BETI

Euskal kulturan eragile nabarmena da musika. Horrela izan da historian zehar ere, eta musikaren inguruko kultura horren erakusgarri bikainak ditugu Maurice Ravel konpositorea, Pablo Sarasate biolinista edota Nicanor Zabaleta harpista. Soprano garaikide gailenetako bat da Ainhoa Arteta, eta euskal abesbatzek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ospe handia dute nazioartean. Gaur egun, ugariak dira antolatzen diren rock jaialdiak (Azkena Rock Festival eta Bilbao BBK Live) eta jazzaldiak (Gasteizkoa, Donostiakoa eta Getxokoa). Mikel Laboaren folk musika hunkigarritik Berri Txarrak-en rock musikaraino, Belako taldearen esperimentu elektronikoak tartean direla, eroso dabil euskal musika.

Argazkia: Niña Coyote eta Chico Tornado, Josu Kaleko

6.ZK.
ARTEA

IKONO UNIBERTSALAK

Euskal artea ezingo zen ulertu Jorge Oteizak eta Eduardo Chillidak egindako berealdiko ekarpenagatik ez balitz. Nazioartean lortu zuten proiekzioaz gain, eragin izugarri handia izan zuten belaunaldi batean baino gehiagotan (Txomin Badiola, Cristina Iglesias, Peio Irazu, Ángel Bados). Euskal artisten konstelazio bat eratu zuten gainera, 60ko urteetan Gaur taldean bildua. Esther Ferrer bera performance artearen aitzindari eta ordezkari gailen bat da. Euskadik museo bikainak eta izen handiko arte-zentroak ditu (Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Artium, Tabakalera…) eta euskal artea munduan zehar dabil orain hainbat artistaren eskutik (Itziar Okariz, Sergio Prego, Maider López, Asier Mendizabal edo Jesus Mari Lazkano…).

Argazkia: Arantzazuko Santutegia, Carlos Copertone

7.ZK.
LITERATURA

ERRELEBO BERMATUA

Euskal literaturan bizitasun handia antzematen da gaur egun. Liburu ugari itzultzen dira hizkuntza desberdinetara, saritu eta zenbait kasutan zinemara moldatu ere egiten dira. 1975az geroztik, Espainiako diktadura amaitutakoan, ugaldu egin ziren argitaletxeak. Euskarazko literaturak bultzada handia izan zuen, eta protagonismo berezia hartu zuten euskarazko idazleek, Bernardo Atxagak, Ramon Saizarbitoriak eta Arantxa Urretabizkaiak, besteak beste. Azken urteetan, belaunaldi berri bat ari da erreleboa hartzen, besteren artean, Eider Rodríguez, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano idazleen eskutik. Gainera, gaztelaniazko idazleak ere, haien artean Ramiro Pinilla, Fernando Aramburu eta Dolores Redondo, besteak beste, gailendu egin dira azken hamarkada hauetan.

Argazkia: Eider Rodriguez, Lander Garro

8.ZK.
ARTE ESZENIKOAK

TRADIZIOA ETA ABANGOARDIA

Dantza tradizionaletik abangoardiako antzerkira, zabala eta nortasun handikoa da euskal arte eszenikoen eskaintza. Eta gizartean sakonak izan badira ere aldaketak, euskal dantza tradizionalaren errepertorioak bizirik dirau Euskal Herrian. Dantza klasikoa, tradizionala, antzerki dantza eta garaikidea elkartu eta nahastu egiten dira sarritan. Gaur egun, gainera, euskal dantzari batzuk, Lucía Lacarra eta Igor Yebra haien artean, nazioarteko izen handiko balet konpainietako kide dira. Antzoki nagusiek (Bilboko Arriaga, Donostiako Victoria Eugenia eta Gasteizko Printzipala) eta espazio eszeniko independenteek ere bizirik gordetzen dute antzerkiaren suharra.

Argazkia: Haatik, Iurre Aranburu

9.ZK.
GASTRONOMIA

BIZIMODU BAT

Euskaldunentzat janaria baino zerbait gehiago da gastronomia. Bizimodu bat da. Pintxoak, lagunarteko giro herrikoi batean gozatzen den miniaturazko sukaldaritza, identitate ikur bilakatu da. Euskal Herria elkarte gastronomikoen sorlekua da gainera, mahaiaren inguruan bildu eta sozializatzeko lekuena. Horretaz gain, euskal gastronomia lehen mailako erreferentzia eta aitzindari bilakatu da sukaldaritza eraberritzeko asmoz sortutako mugimendu askorentzat. Hala, Donostia da munduan Michelin izar gehien biltzen dituzten hirietako bat.

Argazkia: Elkano, Mito Estudio

10.ZK.
JENDEA

EKINTZAILEEN LURRALDEA

Euskaldunak abenturazale porrokatuak eta berritasun gose izan dira beti. Izan ere, ugariak dira historian itzal handia utzi duten pertsona ospetsuak, haien artean Joan Sebastian Elkano, mundu-bira egin zuen aurreneko nabigatzailea, eta Loiolako Ignazio, Jesusen Konpainiaren sortzailea. Gizartearen eremu guztietan topatzen ditugu euskaldun unibertsalak: jostunak (Cristóbal Balenciaga edo Paco Rabanne), idazleak (Unamuno, Pío Baroja edo Bernardo Atxaga) eta eskultoreak (Eduardo Chillida, Jorge Oteiza edo Cristina Iglesias). Eta kooperatiben mugimendua bera, enpresa-sistema berritzaile eta modernoa, izen handiko ekonomialariek goretsi eta aztertzen dihardute gaur egun munduan.

Argazkia: Balenciaga, Mito Estudio

Argazkia: Balenciaga, Mito

Euskal ikus-entzunezko sektoreak bultzada nabaria izan du azken urteetan, zinemagintzan bertan egin den lan arrakastatsuari esker ez ezik, arlo horretan diharduten erakundeak irmotu eta berriak sortu izanari esker ere.

Zineuskadi: Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, euskal ikus-entzunezko sektorearen garapen estrategikoa bultzatzen diharduena, sektorea garatu eta hedarazteko.

  zineuskadi.eu

Eiken: Edukiak sortu eta banatzen dituzten enpresa nagusiak biltzen ditu, eta sektorearen garapena eta lehiakortasuna bultzatzea da bere xedea.

  eikencluster.com

Kimuak: Urtean behin egiten den euskal film laburren hautaketa bat da, eta ikus-entzunezko lan horiek nazioartean sustatzea eta banatzea da bere helburua.

  kimuak.com

Euskadiko Filmategia: Euskal Herriko ikus-entzunezko ondarea kontserbatzeko eta ezagutzera emateko premiak bultzatuta, Donostiako Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, dago kokatua.

  filmotecavasca.com

Elkarte desberdinek ordezkatzen dute sektorea, musika klasikotik genero modernoetaraino euskal musika-jarduera indartzeko eta bertako musikari eta sortzaileen interesak babesteko helburuz.

Musika Bulegoa: Euskal Herrian sortu eta ekoiztutako musika babestu eta indartzeko asmoz sortutako espazio ireki bat da, musikaren sektorean diren eragile desberdinen arteko topaketa eta lankidetzarako.

  musikabulegoa.eus

Musikene: Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia da Musikene, Eusko Jaurlaritzak 2001-2002 ikasturtean sortua, Goi Mailako Musika Irakaskuntzak emateko.

musikene.eus

Euskadiko Orkestra: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa erreferentziazko talde sinfoniko bat da, talde irmotu bat, alegia. 7.000 abonatu ditu eta batez beste 150.000 ikusle urteko.

  euskadikoorkestra.eus

Eresbil: Musika-ondarea ikertzea, biltzea, kontserbatzea eta hedatzea du helburu eta, bereziki, euskal konpositoreen ekoizpena.

  eresbil.com

Hainbat erakundek eta kolektibok dihardute Euskal Herriko arte eszenikoen sektorea bultzatzen. Dantzaren eta antzerkiaren sustapena, eta arte horien egonkortasuna eta garapena dira beren helburu nagusiak.

Artekale: Artekalek Euskal Herriko kaleko arteak sustatu eta hedatzen dihardu, sektoreko profesional desberdinek bat eginda: artistak, jaialdiak eta banatzaileak.

  artekale.org

Topic: Txotxongilo-artean Europan diren zentro garrantzitsuenetako bat da Topic.

topictolosa.com

ADDE: ADDEk dantzaren hedapenean egiten du lan, baita sektorearen barne-kohesioa eta bere profesionalen lan-baldintzak hobetzearen alde ere.

addedantza.org

Eskena: Euskadiko ekoizle eszenikoen elkartea da Eskena, sektorearen barruko komunikazioan, egonkortasunean eta garapenean laguntzeko.

eskena.org

Euskal Dantzarien Biltzarra: Euskal dantzako taldeek osatutako elkarteen euskal federazioa da.

dantzagune.eus

Liburuaren sektoreak herrialdeko hizkuntza ofizial desberdinak hartzen ditu eta bere zeregina da idazleen, argitaratzaileen eta liburutegien interesak defendatzea, eta irakurzaletasuna eta euskal literatura bultzatu eta zabaltzea.

Euskal Idazleen Elkartea: Euskarazko idazleen elkartea da, eta euskal idazleen eskubideak defendatzea da bere helburua, baita euskal literatura Euskal Herrian eta kanpoan sustatzea ere.

  idazleak.eus

Euskal Editoreen Elkartea: Euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak dira bertako kideak. Euskarazko argitalpena sustatzea eta babestea da bere helburu nagusia.

editoreak.eus

Euskal Irudigileak: Elkarte profesional honek 2003az geroztik biltzen ditu beren eskubide profesionalak batera defendatu nahi dituzten ilustratzaile guztiak. Bertako kideen interes komunak ordezkatzea, kudeatzea, sustatzea eta defendatzea da bere helburua.

euskalirudigileak.eus

Euskadiko Idazleen Elkartea: Elkarte hau ahalik eta euskal idazle-kopuru handiena biltzeko asmoz sortu zen, beren lan-tresna edozein hizkuntza izanda ere. Ahaleginak eta ezagutzak batzea da bere xedea, eta literaturako obrak argitaratzen eta sustatzen laguntzea.

escritoresdeeuskadi.com

Euskadiko Editoreen Elkartea: Elkarte profesional bat da, Euskadiko argitaletxeen interes profesionalak defendatzeko eta liburuak sustatzeko bokazioz sortua.

editores-euskadi.net

EIZIE: Euskarazko itzulpengintzako profesionalen elkartea da. Euskarazko itzultzaileak, interpreteak eta zuzentzaileak hartzen ditu.

eizie.eus

Galtzagorri Elkartea: Elkarte honek bi helburu nagusi ditu: haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskarazko haur eta gazteentzako literatura ezagutzera eman eta hedatzea.

galtzagorri.eus

Euskadiko Liburu Ganbara: Liburu-dendak, banatzaileak, argitaletxeak eta arte grafikoetako enpresak, liburuen ekoizpenean espezializatuak, dira elkarte honetako kideak.

camaralibro.es

Bikaina da Euskal Herriko erakusketa-eskaintza eta horren erakusgarri ditugu bertan biltzen diren ehun urtetik gorako museoak, haien artean Bilboko Arte Ederren Museoa, kultura eta arte garaikideak sustatzen dituzten zentroak, edo ikur bilakatu den Guggenheim Bilbao Museoa.

Tabakalera: 2015ean ireki zen Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bat izateko. Kulturaren arloko hainbat proiektu eta instituzio hartu eta inspiratzen ditu, eta benetako melting pot kultural bilakatu da Donostiako hiriarentzat.

  tabakalera.eu

Guggenheim Bilbao: Arte garaikideko museo hau 1997an diseinatu zuen Frank O. Gehry arkitekto kanadarrak. XXI. mendeko Bilboren sinbolo kulturala eta ikono arkitektonikoa da. Nazioartean proiekzio handiena duen euskal museoa da, urtean milioi bat bisitari baino gehiago erakartzen dituena.

guggenheim-bilbao.eus

Azkuna Zentroa: Gizarte eta kultura garaikideko zentro bat da, Bilbon kokatua.

  azkunazentroa.eus

Bilboko Arte Ederren Museoa: 100 urtetik gorako historia luzea biltzen duen museo hau euskal artearen babesle nagusietako bat da. Hartzen dituen askotariko adierazpide artistikoengatik bereizten den museoa da, eredu bilakatua, bere konfigurazioan eta hazkundean herritarrak, tokiko komunitate artistikoa eta instituzio publikoak erabakigarriak izan direla ikusita.

museobilbao.com

Artium: Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroa, Gasteizen kokatua.

artium.org

Chillida-Leku: Aire zabaleko museo hau Hernanin dago kokatua, eta bertan Eduardo Chillida eskultorearen obraren parte handi bat dago ikusgai.

chillidaleku.com

Euskal Herria gai izan da aurreko belaunaldietatik jaso izan duen herentzia kultural joria zaintzeko eta ezagutzera emateko. Ondare kultural hori euskal gizarte osoak gozatu eta aberasten du gaur egun, eta hainbat eta hainbat elementu eta adierazpide kulturalen bitartez ageri da, euskal identitatea era dinamiko batean itxuratu duten bertako ondare materialaren (arkitektura, arkeologia, paisaia kulturalak…) eta immaterialaren (euskal dantzatik edo herri-kiroletatik gastronomiara) bitartez.

Euskararen gunea: Euskaldunen hizkuntza eta Euskal Herriaren ikur kulturala. Euskararen normalizazioa eta hedapena, eta Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan euskal kultura sustatzea dira erakunde hauen helburuak.

Etxepare Euskal Institutua: Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzaren baitako erakunde bat da, euskal artea, kultura eta hizkuntza munduratzea helburu duena.

  etxepare.eus

Euskaltzaindia: 1918an sortua, euskara zaintzeaz arduratzen den Erakunde Akademiko ofiziala da. Bere zereginen artean daude euskararen gramatika-arauak ikertu eta formulatzea, beren erabilera sustatzea eta hizkuntzaren eskubideak babestea.

euskaltzaindia.eus

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Eusko Jaurlaritzako sail hau euskararen erabileraren normalizazioa zuzentzeaz eta jarduera artistikoak eta kulturalak sustatu eta hedatzeaz arduratzen da.

  euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kultura

Mintzola: Bertsolaritza erreferentziatzat hartuta, ahozko tradizioaren inguruko hausnarketa sustatzea da bere helburua, baita ahozkotasunarekin lotutako arlo desberdinen arteko interakzioa bultzatzea ere.

mintzola.eus

Kulturklik: Plataforma komun bat da, irekia eta euskal kulturaren eragile guztiekin partekatua. Beren jarduerak ezagutzera emateaz gain, kulturaren arloko azken berriak ematen ditu.

kulturklik.eus

Kontseilua: Hainbat elkarte biltzen dituen plataforma bat da, euskararen garapen osoa helburu hartuta.

kontseilua.eus

Topagunea: Mugimendu honek euskararen alde lan egiten duten elkarteak eta tokiko hedabideak hartzen ditu bere baitan, eta euskararen erabilera gizartearen eremu desberdinetan zabaltzen dihardu lanean.

topagunea.eus

Euskararen lurraldean gailentzen diren beste erakunde kultural batzuk:

EKE (Euskal Kultur Erakundea): Ipar Euskal Herriko erakunde honen zeregina da euskal kulturaren garapena eta sustapena bultzatzea.

eke.eus

Vianako Printzea Erakundea: Nafarroako Foru Komunitateko kultur erakunde bat da, eta Nafarroako ondarea zaindu eta ezagutzera ematea, eta eskaintza kulturala eta sorkuntza artistikoa bultzatzea da bere egitekoa.

culturanavarra.es